XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geyago ondiño siñismenaren indarra norañokoa dan ikusteko martiriai begiratu.

Eurak dira siñismenaren umantak.

Ez dabe martiriak gudari ta arma bearrik izan munduko agintari gustiak garaitzeko eta legoirik amorratuenak otzantzeko, suari bere erre-indarra kentzeko ta ezpatarik zorrotzena amusturik izteko.

Eta ze txukuntasun ederra gu zeruko bidean ipinteko Jaungoikoak sortu dituan gauzetan!

Aita Jaungoikoak ezkutukiak azaldu ta Testamentu Zarreko Liburuak emon; bere Seme Jesukristo'k zeruetako Erreñua irakatsi, bere Ebanjelioko Barri Ona emon eta gure Ama Eleiza sortu; baña ez sortu bakarrik, sortu ta apostolu ta mixiolariz ornidu eta erakusleen yakituriz ta birjiñatxoen garbitasunez ta autorlen santutasunez ta iztunen ta apolojistaen liburu ederrez sendotu, zabaldu ta apaindu; baña batez be beti ta eunki gustietan mirari arrigarrien silluz ziñatu.

Gizonak, barriz, bere aldetik, bere adimena Jesukristo'ren aintzarako menperatu ondoren (1), eta bere borondatea Jaunaren buztarrian loturik itxita, eta Jaungoikoaren egiari siñismenari bere burua besarkaturik, ezin esan leike zelako indarra ataraten daben siñismenaren egi sakonetatik: siñisteduna pozik dago beti miñik latzenak eta odol-ixurterik andienak eroateko ta, bear bada, siñistea ukatu baño lenago bizitzia bera emoteko.

Debitricem martyrii fidem! Martiritzaren zordun da siñismena esaten eban Tertulianok.

Gora Kristo Errege!, ziñoen, atzo ondiño, A. Prou'k eta Sylva Melgarejo gazteak Mexiko'n il baño lentxuago; zorionekoak gu -ziñoen barriz gazte bioen aitak alkar besarkatuta- zorionekoak gu, Martiri banen gurasoak gara-ta.

Nor arrituko da, beraz, guri Obispo gareanoi, gure Ama Eleizak agintzen deuskuna, egiten deuskun bezin arretaz agintzeaz?

Apostolu Santuen oñordekoak gara gu. Apostoluak izan ziran siñismenaren lenen-lenengo erakusleak.

Gu be alantxe izan bear dogu Erromako gustion Aitaren mendean, ori bai siñismenaren erakusle ta zabaltzalle.

Ez da beraz; arritzekoa guri agintzen yakuna ut puritas fidei severtur ain arretaz agintzea.

Gotzain egiten gaituen egun berean, antxe esaten yaku gure gotzaingintzako eleizkizun andi artan: Abundet in eo constantia fidei, egon bedi beti sendo siñismenean;veritatem diligat, neque eam nunquan deserat, aut laudibus aut timore superatus: Maite izan bei egia ta ez bei bein be itxi, ez berba leunez limurtuta, ez itz gaiztoz izututa. (1)

Baña agindu estu oneik guretzat emonak ezpalitzaz be, ¿uste dozue besterik egin giñaikeala gure buruak egiaren yabe, egi katoliku guztiaren yabe ikusita?

Ez daukagu ez edozelan saltzeko geure siñismen maite au; eta gertu gagoz, geure argalean be, bere aldez, bear bada, gure odola emoteko.

Menendez ta Pelayo'k egokiro iñoanez (2) Giza-adimenaren legea da guzurra ezin eroan izatea.

Egiak lotu egiten dau adimena, ta egiaren yabe dala uste dabenak ez dau naikoa berak egia eukitea; zabaldu egin gura izaten dau, bestiai be erakutsi gura izaten dautso, ta guzurraren illunpeak argitu gurarik ibilli oi da beti.